Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte Elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 13a

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkartearen 70 urteurreneko ospakizunen barrenean, argazki lehiaketa berreskuratu zuen duela bi urte eta aurtengoan ere segida eman nahi dio ekimenari. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Argazkien gaia librea izanen da, baina sari berezia izanen da kirol argazkirik hoberenarentzako. Paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko dira, zuri-beltzean edo kolorean eta digitalki manipulatu gabeak. Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoitzak gehienez 30x40 zentimetroko kartulinean jarrita egon beharko duen.

Lau sari emanen ditu Beti Gazte elkarteak. Lehenbiziko saria, 300 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 200 euro eta trofeoa. Gainera, herriko egileen artean argazkirik onenari 150 euro eta trofeoa emanen zaio eta arestian aipatu bezala, sari berezia, trofeoa izanen da kirol argazkirik onenarentzat.

Antolatzaileek izendatuko duen epaimahaiak azaroaren 12an emanen du erabakia eta egun berean hasita, azaroaren 12tik abenduaren 2ra, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun