Bortzirietako euskaltegian izen ematea bultzatzeko jendaurreko irakurketa saioa eginen da aurten ere

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 11

Joan den urteko irakurketa saioa. Artxiboko argazkia

Irailaren 14an, ortziral arratsaldeko 19:00etan Lesakako plazako kioskoan

Euskalduntzeko eta alfabetatzeko matrikulazio kanpaina abian da, eta Bortzirietako euskaltegian izena emateko epea irailaren 28ra arte egonen da irekita. Helduek euskaraz irakurtzen eta idazten ikas dezaten deia zabaltzeko, eta euren euskara maila hobe dezaten, jendaurreko irakurketa saioa antolatu dugu aurten ere, irailaren 14an, ortziralarekin, 19:00etatik aitzinera, Lesakako Plaza Zaharreko kioskoan. Hainbat lagunen artean irakurriko dugu Mariasun Landaren "Krokodiloa ohe azpian" liburua.

Euskaltegiaren eskaintzaren inguruko informazioa eskuratzeko 948 637796 telefonora deitzen ahal dute interesa dutenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun