Bortzirietako bertso eskolan izen emateko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 11

Lesakako bertso eskolako ikasleak joan den urteko San Juan bezperan kantari. Artxiboko argazkia

Helduen, gazteen eta haur edo gaztetxoen taldeetan egiten ahal da irailaren 30a bitarte

Helduen, gazteen eta haur edo gaztetxoen taldeetan izena emateko epea zabaldu du Bortzirietako Bertso Eskolak. Helduek Lesakan eta Beran izanen dute aukera, 15-18 urteko gazteek Lesakan eta 8-14 urteko neska-mutikoek bortz herrietan.

Helduen, gazteen eta haur edo gaztetxoen taldeetan izena emateko epea zabaldu du Bortzirietako Bertso Eskolak. Helduek Lesakan eta Beran izanen dute aukera, 15-18 urteko gazteek Lesakan eta 8-14 urteko neska-mutikoek bortz herrietan.

Lesakan, helduetan bi talde proposatu dira: alde batetik, txapelketako taldea eta bertzetik heldu hasiberriena. Kasu honetan hiru hilabeteko ikastaroa 30 euro kostako da. 15-18 urteko gazteek ere izanen dute aukera, ikasturte osoa 60 euro ordainduta eta 8-14 urteko haurrei ere ikastaroa eskainiko zaie, ikasturte osoa 60 euro ordainduta.

Berako kasuan, helduetan maila desberdinak eskainiko dira eta haurretan, 8-14 urtekoetan, seiko taldea elkartzen bada aterako da ikastaroa aitzinera. 60 euro kostako da ikasturte osoa.

Etxalarren, Igantzin eta Arantzan, 8-14 urtekoei eskainiko zaie ikastaroa, seiko taldea elkartzen bada eta 60 euro ordainduta ikastaro osoa.

Izena emateko edo informazio gehiagorako 618 963011ra dei daiteke edo bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Irailaren 30a izanen da azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun