Biltoki Elkarteak antolatuta, mendi bizikleta ibilaldia eginen da igande honetan, irailak 9. Froga ez lehiakorra izanen da eta haur nahiz helduentzako ibilbideak prestatuko dira, eta helduen kasuan ibilbide luzea eta motza izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 31 eta 20 kilometrokoak.
Izen-ematea egun berean egin beharko da, 08:30etik 09:30eranbitartean, eta 10 euro ordainduta. 16 urte bitartekoek, berriz, dohainik izanen dute. Behin izena emanda, haurrak 09:30ean abiatuko dira eta helduak ordu erdi beranduago, 10:00etan.
Ibilbideak
Ibilbide luzea aukeratzen dutenek ondoko bide hau egin beharko dute: herritik abiatu eta Talaia, Errota, Monua, Pagolako egia, Kaxoten harria, Mendibil, San Juan Xar, Albiz, Belagorotzeta, Buztigorri eta Apittun barna pasatu ondotik berriz ere herrirako bidea hartu.
Motza nahiago dutenek ibilbide luzearen bidea egin beharko dute Monuaraino, baina handik San Juan Xarrera joanen dira. Hor ibilbide luzearekin bat eginen dute Belagorotzetaraino eta hemendik herrirako bidea hartuko dute Zanbudioren bordatik pasatuta.
Antolatzaileek kaskoa nahitaezkoa dela iragarri dute eta gerta daitezkeen istripuen erantzule ez direla eginen ere adierazi dute.
Bertzalde, proba bukatutakoan hamaiketakoa eskainiko zaie txirrindulariei eta partehartzaileen artean sariak zozketatuko dira. Dutxak eta bizikletak garbitzeko tresnak ere izanen dira.