Aio udako ekintzei!

Nerea ALTZURI 2012ko ira. 10a, 15:46

Nerea ALTZURI eta utzitakoak

Udalekuak, bestak, bertzelako ateraldiak… oraindik ez da uda akautu eta batez ere eguraldi ederra egiten badu, bada non josta. Halere, eskolan haste horrek zertxobait aldatzen du gure egunerokoa. Pasatutakoa, ordea, ez da gutti izan eta aurten uda ona eta beroa joan zaigunez, kanpoko ekintzetan partze hartzeko mu­ga­­ ttikiak izan dira. Argazki pila ikusten ari zarete bai! Aunitzez ere gehiago atera ditugu baina batzuk aukeratu behar eta urtero bezala, bestetako irudiak ditugu. Gazte Asanbladak­ abiatu eta akautu zuen bestetako egitaraua. Izan ere, aurtengo­ lehen altxaferoa Gazte Asanbladako ordezkariek bota zuten eta abuztuaren 25ean egin zen Arantza Rockeko gau arrakastatsuaren antolatzaile izan zen 17. aldiz. Gai­nera­koan, 14an, bezperan, haurren eta gazteen dantza saioa eta herri kirolak izan ziren, ber­tzeak bertze; Amabirjin egunean, ohiko dantzarien emanaldia eta pilo­ta partidak izan ziren, tartean Beñat Mitxelena zela; haurren egunean, karaokea­, aurpegi­ pintatzea, gaztelu puzgarri eta karsak, bazkaria… izan ziren, baita Patxi Larre­txeak­­ gaia emanda bertso­ saio ederra ere eta gauez auzoetako afari arrakas­tatsuak; 17an herriko pilota txapelketako finalak izan ziren goizez, baita kantu kale­jira ere Gregorio Mitxelena akordeoilariarekin eta herri­ bazkaria ondotik… Eta biharamunean, presoen aldeko elkarretaratzea, kalejira eta elkartasun afaria. Ondo­ko aste­bu­ruan­ Arantza Rock etorri zen, eta kontzertuek jendetza bildu zuten­ plazan. Gazte Asanbladaren boletoen zozketan, hiru saritik baka­rra atera zen momentuan, bigarrena, Aisia Orio talasoterapian bi lagunentzako sa­rrerak. Goienetxe­ Anaiak taldeko kide bati tokatu zitzaion. Gainerako bi zenbaki sa­rituen jabeek irai­laren 25era arteko epea izanen dute agertzeko: 1.730 eta 1.129 dira zenba­kiak­ eta sariak Euskal Herriko landetxe batean bi lagunentzako astebu­rua­ eta bi afari Arantzako Aterpen. Tira, hurrengo urtekoak ailega­tzeko guttiago gelditzen da!­

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun