Berriz ere, motxila, liburuak, eskolako materiala eta gogoa martxan paratu eta hara non ailegatu den iraila! Bi hilabete pasatxoko oporraldiaren ondotik, eskolako bidea oroituko dute herriko hainbat gaztetxok. Goizean goiz jeikitzeko pereza utzi eta berriz ere eskolako kontuetan izanen dute burua.
Sei neska mutikok eskola haundia probatuko dute aldi honetan, eta seguru gaude, negar malko eta irrien artean, azkenean ederki egokituko direla! Hiru neska eta hiru mutiko dira: Ekiñe, Elene, Irati, Xabi, Asier eta Beñat.
Lerro hauek idazterakoan, oraindik, eskolako aurtengo datu gehiagorik biltzerik ez dugu izan; beraz, hurrengorako xehetasun horiek utziko ditugu.
3 URTEKO IKASLEAK
Ekiñe, Elene, Irati, Xabi, Asier eta Beñat ikasturte honetan lehenbiziko aldiz joanen dira eskolara.