Aurten 47 haur eta 5 begirale izan dira Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Dindaia Fundazioarekin batera uztailaren 16tik abuztuaren 10era eskaini dituen udalekuetan. Unai Iriondo, Amaia Telletxea, Maddi Taberna, Matixa Oteiza eta Maite Iturria aritu dira begirale lanetan eta giro ederra izan dute lagun, ekintza ezberdinak egiterakoan.