Agerrako bestak ekitaldiz beteak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 10a

Josemari TELLETXEA

 Aurten ere besta ederrak ospatu dituzte Agerran, abuztuaren 23tik 26ra hainbat ekitaldi prestatuz. Zozketak ere egin dituzte eta hauek izan dira zenbaki sarituak: 1. saria 1.116 zenbakiarentzat izan da (Aloñaren botikan saldua), 2. saria 0118 zenbakiaren­tzat Iban Telletxeak saldua eta 3. saria 2.010 zenbakiarentzat Edorta Etxeberriak saldua. Bide batez, Agerrako Besta Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie modu batean edo bertzean lagundu dieten guztiei: «lanean, ekitaldietan parte hartuz, ekitaldiak antolatzeko laguntza emanez, boletoak erosiz... Guztien­ lagun­tzarik gabe ezinezkoa izanen litzateke bestak antolatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun