Irailaren 3tik 7ra izanen da Isidoro Fagoaga Musika Eskolan aurrematrikulazioa egiteko aukera, 09:30etik 13:00etara bulegoan. Haur nahiz helduentzako eskaintzak izanen dira ikasturte honetan ere, solfeoa, musika tresna eta abesbatzako klaseak. Musika tresnei dagokionean, akordeoia, bibolina, gitarra klasikoa eta elektrikoa, klarinetea, pandereta, perkusioa, pianoa, teklatua, trikitixa, tronpeta, txistua eta saxofoia ikasteko aukera izanen da.