Bertze musiken Ertz jaialdiak asteburu honetan Beran eginen du geldialdia

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 4a

Ertz jaialdiaren aurtengo kartela.

Ortziraletik igandera, kontzertuak, instalazioa, soinuzko masajeak, soinu-otorduak, ibilaldiak, filmak... eskainiko dira

Aurten hamahirugarren aldiz, Ertz jaialdia antolatu dute Ertz eta Audiolab elkarteek eta Eihartzea Kultur Etxeak. Herrialde aunitzetako artistak gonbidatuz bertze musiken jaialdia irailaren 7an hasiko da eta irailaren 15era bitarte film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol-zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak eskainiko dira Beran, Donostian eta Hazparnen.

Aurten hamahirugarren aldiz, Ertz jaialdia antolatu dute Ertz eta Audiolab elkarteek eta Eihartzea Kultur Etxeak. Herrialde aunitzetako artistak gonbidatuz bertze musiken jaialdia irailaren 7an hasiko da eta irailaren 15era bitarte film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol-zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak eskainiko dira.

Aitzineko urteetan bezala, Ertz jaialdia hiru zati nagusitan banatu dute: Beran eginen dira lehenbiziko hiru egunak, Donostian hirugarren belarria deituriko jardunaldiak eta azkenik Hazparnen azken jaialdi eguna.

Berako egitarauari erreparatuz, irailaren 7tik 9ra, hainbat artista pasako dira eta egunez egun hau izanen da egitaraua:

2012/09/07, ortzirala

• 19:00etan: instalazioa: Oier Etxeberriaren “Aldarriaren arkeologia” Beralandetan.

• 19:00etan: bideo instalazioa: Mezuak lekuz kanpo, Beralandetan.

• 20:00etan: kontzertua Pascal Battusekin, Berako Kultur Etxean.

2012/09/08, larunbata

• 11:00etan: haurrentzako tailerra Alex Mendizabalekin, Altzateko frontoian.

• 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Pascal Battusen eskutik, soinuzko masaje sesioak Beralandetan.

• 19:00etan: instalazio kontzertua: Anamorphoserekin (Oier Villar, Jaime de los Rios eta Alex Garmendia), Kaxerna Gaztetxean.

• 22:00etan: kontzertua Alex Mendizabalekin, Eztegara frontoian.

• 22:45ean: kontzertua Tomoko Sauvagerekin Kultur Etxean.

• 23:15ean: kontzertua Marc Behreusekin Kultur Etxean.

• 23:45ean: zine-proiekzioa: tximu erregearen bila.

2012/09/09, igandea

• 09:30ean: mendi ibilaldia: Huts Egin, Kultur Etxean.

• 14:00etan soinu otordua, Iñaki Pikabea sukaldariarekin eta Proyecto 23 musikarekin, Altzateko frontoian.

• 16:00etatik 19:00etara: soinuzko masaje sesioak, Pascal Battusekin Beralandetan.

• 17:00etan kontzertua: L'Ocelle Marerekin Altzateko frontoian.

• 18:00etan instalazio kontzertua: Huts Egun, Altzateko frontoian.

Irailaren 10etik 14ra Donostiak hartuko du Ertz jaialdiaren lekukoa eta irailaren 15ean Hazparnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun