Udako oporren ondotik, asteartean irekiko ditu ateak Jubilotekak

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 3a

Autonomia indartu eta menpekotasuna prebenitzea dira Jubilotekaren helburu nagusiak.

Berako Lagun Handiak elkartearen egoitzan eginen dute harrera, 10:00etan

Beran, adinekoei kultura, aisialdia eta harremanetarako aukera eskaintzen dien Jubiloteka zerbitzuak astearte goizean hasiko du denboraldi berria, 10:00etan Berako Lagun Handiak elkartearen egoitzan. Hortik aitzinera, astearte eta ortziralero bilduko dira 10:00etatik 13:00etara.

Udako oporrak bukatu direnean, adinekoei kultura, aisialdia eta harremanetarako aukera eskaintzen dien Jubiloteka zerbitzua berriz jarriko da martxan. Asteartean, irailak 4, zabalduko ditu ateak Berako Lagun Han­diak elkartearen egoitzan. 10:00etan eginen dute harrera, eta hortik aitzinera, astearte eta ortziralero bilduko dira 10:00etatik 13:00etara.

Saio bakoitza honela antolatuko dute Ramoni Ordoki psikologoarekin. 10:00etatik 10:15era harrera eginen dute, 10:15etik 11:00etara ariketa fisikoa, 11:00etatik 11:15era gosariaren txanda izanen da, 11:15etik 12:15era estimulazio kognitiboa landuko dute eta 12:15etik 13:00etara erljazioa eta agurra.

Ekimen honen helburu nagusiak adinekoengan autonomia lantzea eta menpekotasuna saihestea dira eta horrekin batera, euren gizarteratzea indartu nahi dute, ariketen bitartez fisikoki okerrera egitea atzeratuz, gaitasun kognitiboak mantenduz eta orientazioa, memoria, hizkuntza eta kalkulua landuz...

Zerbitzu honen antolatzaileak Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Berako Udala eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutua dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun