Apeztegia Memoriala ere irabazi du Fernando Etxegarai beratarrak Agerran

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 29a

Agerrako krosean sailkatutako lehen emakumezkoak.

Emakumezkoetan Marisol Martinez izan da bizkorrena

Badirudi Fernando Etxegarai beratarrak ez duela aurkaririk. Aste bateko epean bi lasterketetan nagusitu da, abuztuaren 19an Sarako Kontrabandisten lasterketa seigarren aldiz irabazi zuen, eta abuztuaren 25ean Agerrako krosa irabazi zuen, Luis Mari Apeztegiaren omenez egindako XXXI. Memoriala. Azken hau Agerreko besten barne jokatu zen eta bide batez, Agerrako Besta Batzordeak zozketako zenbaki sarituen berri ere eman du.

Badirudi Fernando Etxegarai beratarrak ez duela aurkaririk. Aste bateko epean bi lasterketetan nagusitu da, abuztuaren 19an Sarako Kontrabandisten lasterketa seigarren aldiz irabazi zuen, eta abuztuaren 25ean Agerrako krosa irabazi zuen, Luis Mari Apeztegiaren omenez egindako XXXI. Memoriala. 1.450 metroko zirkuituari lau itzuli eman behar izan zizkioten eta Etxegarai hasieratik nagusitu zen. Bigarren sailkatua Iñaki Pikabea beratarra izan zen eta hirugarrena Arkaitz Martinez.

Emakumezkoetan bizkorrena Marisol Martinez irundarra izan zen, eta Irune Matxiarena eta Irantzu Etxebeste beratarrak bigarren eta hirugarren helmugaratu ziren, hurrenez hurren. Guztira 150 lasterkarik parte hartu zuten.

Sailkapena

Aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil, junior, senior eta beteranoen kategoriatan lehiatu ziren lasterkariak eta hauek izan ziren sailkapenak.

Aurrebenjamin neskak: 1. Ainhoa Alzugarai; 2. Irati Elizondo; 3. Ainhoa Garcia; 4. Lorea Zubieta; 5. Nerea Iparragirre. Mutiletan: 1. Unai Garro; 2. Markel Jabalera; 3. Unai Amiano; 4. Adur Tapia; 5. Jon Pagola.

Benjamin neskak: 1. Ainhoa Etxegarai; 2. Kattalin Berasain; 3. Tiane Larretxea; 4. Ekiñe Zapirain; 5. Lorea Perez. Mutiletan: 1. Jokin Telletxea; 2. Aimar Etxeberria; 3. Iker Amiano; 4. Haimar Etxeberria; 5. Ekai Martinez.

Alebin neskak: 1. Nerea Gartzia; 2. Olaia Otxoteko; 3. Saioa Zelaieta; 4. Joane Etxegarai. Mutiletan: 1. Yago Cantero; 2. Jon Etxalar; 3. Aimar Jabalera; 4. Iker Telletxea; 5. Jon Zabala.

Infantil neskak: 1. Olatz Mitxelena; 2. Anaia Dagerre; 3. Ane Otxoteko. Mutiletan: 1. Joseba Mariezkurrena; 2. Joseba Perez; 3. Jon Iparragirre.

Junior neskak: 1. Ane Elzaurdia; 2. Nerea Parra. Mutiletan: 1. Beñat Mitxelena; 2. Mattin Garbisu; 3. Andoni Lazkanotegi; 4. Jokin Pinatxo; 5. Manex Zapirain.

Senior mutilak: 1. Iñaki Pikabea (22:06); 2. Arkaitz Martinez (22:15); 3. Angeltxo Aranibar (22:38); 4. Miguel Solano (23:07); 5. Gwendal Larque (23:17); 6. Fermintxo Oteiza (23:17); 7. Joseba Petrirena (23:19); 8. Iban Zubieta (23:46); 9. Jon Bru (24:56); 10. Ibai Iturria (25:09). Emakumezkoak: 1. Marisol Martinez (12:03); 2. Irene Matxiarena (12:56); 3. Irantzu Etxebeste (13:13); 4. Garbiñe Iguaran (1432); 5. Saioa Garbisu (15:01); 6. Idoia Esnaola (15:26); 7. Nora Bru (15:46); 8. Begoña Larralde (15:47); 9. Veronica Cuevas (16:08); 10. Edurne Elizagoien (16:12).

Betaranoak: 1. Fernando Etxegarai (20:43); 2. Juan Luis Irazoki (22:56); 3. Josema Uitzi (22:56); 4. Patxi Pikabea (23:58); 5. Juanra Pikabea (24:16); 6. Iñaki Larrañaga (24:36); 7. Angel Subizar )(25:03); 8. Jose Luis Irurzun (25:31); 9. Juanma Molinero (25:47); 10. Joxerra Aldabe (25-59).

Zozketa

Hauek izan dira Agerrako bestetako boletoen zenbaki sarituak: 1. saria 1.116 zenbakiarentzat izan da (Aloñaren botikan saldua), 2. saria 0118 zenbakiaren­tzat Iban Telletxeak saldua eta 3. saria 2.010 zenbakiarentzat Edorta Etxeberriak saldua. Bide batez, Agerrako Besta Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie modu batean edo bertzean lagundu dieten guztiei: «lanean, ekitaldietan parte hartuz, ekitaldiak antolatzeko laguntza emanez, boletoak erosiz... Guztien­ lagun­tzarik gabe ezinezkoa izanen litzateke bestak antolatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun