Auzoetako bestak eta afariak indarra hartzen ari dira Arantzan. Uztailean Beheko pisuetako bestak izan ziren, Amabirjinetan auzoko afariek gero eta arrakasta haundiagoa dutela ikusi zen, eta orain, berriz, Eguzkialdea auzoaren txanda ailegatu da.
Bigarren urtez, Eguzkialdeko auzotarrek egitarau ederra prestatu dute larunbat honetarako. 12:00etan bestari hasiera emanen dion altxaferoa botako dute. Eta ondotik, Donato eta Oihan Larretxea atta-semeek eta Joseba Otaegi aizkolariek erakustaldia eskainiko dute. 14:30 aldera bazkaria izanen da, Berako Zalain jatetxetik ekarria. Arratsaldean, gantzontzilo laterketa eginen dute eta ilunabarrean txistor jatea. Horrez gain, Bixente akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.