Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, ur eskasia nabaritzen hasiak dira herrian. Ura alferrik ez galtzea urte osoan kontuan eduki behar bada ere, Berako Udalak «sasoi honetan ahalegin berezia» eskatu die herritarrei. Lehortea hasi dela eta, zenbait kasutan uraren erabilpena debekatu egin du Berako Udalak: baratzeak, lorategiak eta loreak ureztatzeko, autoak garbitzeko, igerilekuetarako edota etxerako erabilerarako ez den bertze kasu guztietarako uraren erabilpena debekatu du Udalak.
Bide batez, aipatutakoa ez betetzeak Ur Hornidurararako Udal Arautegiaren erabakiaren arabera, isuna dakarrela oroitarazi du Berako Udalak.