Astearte eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dira Arantzako bestak

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 13a

Herriko dantzariak ere ariko dira Amabirjin egunean. Utzitako argazkia

Profesionalen arteko pilota partida jokatuko da Amabirjn egunean

Abuztuaren 14an, astearte eguerdian Herriko Etxetikbotako den altxaferuarekin abiatuko dira Arantzako Amabirjin bestak. Ondotik presoen aldeko brindisa eta kalejira izanen dira herriko txistulariekin. 12:30ean Herriko dantzari eta musikari ttikien emanaldia.18:00etan Haurrentzako tailerrak izanen dira. 18:30ean Herri kirolak frontoian. 21:00etan Dantzaldia Gaubela taldearekin. 22:00etan Elkartasun afaria Ekaitza Elkartean. Gauerditik goizaldeko 04:00etara Dantzaldia Gaubela taldearekin. Atsedenaldian bingoa izanen da.

Amabirjin Eguna asteazkenean

Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjin eguna ospatuko da. 10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 11:00etan Meza Nagusia eta prozesioa. 12:30ean Herriko dantzariek zortzikoa dantzatuko dute. 19:00etan Profesionalen pilota partida frontoian. 20:00etan Dantzaldia Laket taldearekin. 21:30ean Suzko zezena. Gauerditik goizaldeko 04:00etara Dantzaldia LAKET taldearekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

Haurren Eguna ortzegunean

Abuztuaren 16an, ortzegunarekin, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 11:30ean Entzierro ttikia eta buru-haundiak aterako dira. 14:00etan Haurren bazkaria. 16:00etan Haurrentzako puzgarriak izanen dira frontoian. 17:00etan Plater tiraketa Usua Ehiztari Elkartearen eskutik. 18:00etan Haurrentzako tailerrak. 19:00etan Bertso saioa izanen da. Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ane Labaka ariko dira kantari. 21:30ean Suzko zezena. 22:00etan Auzoko afariak. Gauerditik goizaldeko 04:00etara Dantzaldia JALISKO taldearekin.

Abuztuaren 17a, ortzirala, besten bukaera eguna bezala iragarria dago. 10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 13:00etan Kantu poteoa. 14:00etan Herri bazkaria. Ondoren poteoa eta kalejira txarangarekin. 20:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 20:30ean Bokadilo jatea plazan. Gauerditik goizaldeko 04:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Halere larunbatean, abuztuak 18, ere izanen dira zenbait ekitaldi. 18:00etan antzerkia plazan. 20:00etan poteoa MITXELENA aita-semeekin. Gauerdian. Dantzaldia plazan.  

Abuztuaren 25ean, Arantza Rock

Eta astebete beranduago, abuztuaren 25ean, Arantza Rock Eguna izanen da. 17:00etatik 20:00etara haurrentzako tailerrak izanen dira. 23:00etan kontzertua plazan. Goienetxe Anaiak, Mendeku Itsua, Esne Beltza eta DJ Bull ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun