Irailaren 5ean Ordiziara joanen da Lesakako San Fermin Elkartea

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 8a

Abuztuaren 19ko adiskidetasun bazkarirako ere txartelak salgai ditu

Lesakako San Fermin elkarteak Ordiziara txangoa eginen du irailaren 5ean eta txartelak salgai daude dagoeneko erretiratuen elkarteko egoitzan, abuztuaren 26a bitarte. Bi autobus izanen dira.

Lesakako San Fermin elkarteak Ordiziara txangoa eginen du irailaren 5ean eta txartelak salgai daude dagoeneko erretiratuen elkarteko egoitzan, abuztuaren 26a bitarte. Bi autobus izanen dira.

Irailaren 5ean, goizeko 08:00etan abiatuko dira autobusak plazatik eta Ordiziako feria bisitatu ondotik, Aginaga sagardotegian bazkalduko dute erretiratuek, sagardotegiko ohiko menuarekin. Bazkalondoan Zarautz bixitatu eta Lesakara bueltatuko dira. Aipatu bezala, txartelak abuztuaren 26a baino lehen erosi beharko dira, 25 euroren truke. Leku librerik geldituko balitz, San Fermin elkarteko bazkide ez direnek ere izanen dute apuntatzeko aukerarik abuztuaren 27tik 30era, 28 euroren truke.

 

Adiskidetasun bazkaria

Bertze aldetik, abuztuaren 19an adiskidetasun bazkaria ere antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak, 14:00etatik aitzinera. Txartelak 20 euroren truke salgai izanen dira egoitzan, abuztuaren 10a bitarte. Menuan tomate entsalada, patatak errioxar erara, saiheski errea letxugarekin eta sagar tarta izanen dute, edariz, kafeaz eta kopaz hornitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun