Igeriketa txapelketa antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak abuztuaren 11n

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 8a

Egun berean, lagunarteko futbol partida jokatuko dute Beti Gaztek eta Baztanek Mastegin

Lesakako Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta igerilekua kudeatzen duen Urdi enpresaren laguntzarekin igeriketa txapelketa antolatu du abuztuaren 11n, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera.

Lesakako Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta igerilekua kudeatzen duen Urdi enpresaren laguntzarekin igeriketa txapelketa antolati di abuztuaren 11n, larynbat goizeko 10:00etatik aitzinera.

12 urtetik beheitikoei zuzendutako txapelketa da eta izen ematea igerilekuare harreran egin beharko da. Parte hartzen duten guztiek saria izanen dute.

Beraz, 2000 eta 2001 urtean jaiotako alebinak, 2002 eta 2003 urtean jaiotako benjaminak, 2004 eta 2005ean jaiotako aurrebenjaminak eta gainerakoak, 2006an baino lehen jaiotakoak aritzen ahal dira.

Bertze aldetik, abuztuaren 11n, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita, Mastegi futbol zelai berrituan lagunarteko partida jokatuko dute Gipuzkoako Ohorezko mailan jokatzen duen Beti Gaztek eta Nafarroako Preferente mailan jokatzen duen Baztanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun