Piriniotara ateraldia egin dute asteburu honetan Lesakako Beti Gazteko mendigoizaleek

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Beti Gazteko mendialeak, Pirinioen barna joan den asteburuan. Javier Arriola

Auñamendira ere igo ziren igandean

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteko mendi sailak Piriniotara ateraldia antolatu du. Uztailaren 28ko goizaldean autobusean abiatu ziren 32 mendizale eta bi egunez hainbat mendi kaxkotan barna ibili dira.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteko mendi sailak Piriniotara ateraldia antolatu du. Uztailaren 28ko goizaldean autobusean abiatu ziren 32 mendizale eta bi egunez hainbat mendi kaxkotan barna ibili dira.

Honela, autobusak Santa Grazin (630 m) utzi zituen mendizaleak. Behelaino itxia zuten, baina GPSaren laguntzaz, Ehujarreko zintzurraren sarrera (570 m). Eraitze (1.578 m), Lakora (1.877 m), Arrakagoitiko lepoa (1.416 metro) eta eguna akitzeko, Juan Pitoren bentan izan ziren.

Belaguako kanpinean gaua eman ondotik, eguzki ederrarekin Ernazko lepora joan ziren (1.766 m), Pescamouko lepora (1.913 m), Auñamendira (2.504 m.), Cabane du Cap de la Baich (1.687 m), Labêrouateko aterpea (1.477 m) eta Lescúnen bukatu zuten, 918 metrora.

Oinezko mendizaleez gain, bertze taldetxo bat Belagua, Hartzaren Pasabidea eta Lescunen barna mendi bizikletaz ibili zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun