Baratzea egiteko lur eskaria

Nerea ALTZURI 2012ko abuztuaren 1a

Ttiki-ttikitatik gure umeei etxean egiten ditugun produktuek zer nolako garrantzia duten eraku­tsi behar diegu etxetik. Lur zati bat izanez gero, barazki eta fru­ta aunitz etxean egin ditzakegu baratze bat an­­tolatuz. Azken finean­, zer jaten dugun jakitea bezain osasungarria den zerbait ba ote da? Ba, eskolan nonbait, ikasleekin baratzea an­tola­tzeko asmoa badute. Udalari horretarako lur zati bat eskatu ondo­tik, Udalak frontoi ondo­ko edo errepide ondoko lur eremua, bietako bat emateko erabakia hartu du. Gisa berean, Udalak eskolari adierazi dio errepide ondokoa eguz­kitsua dela; aldiz, frontoi ondokoa uspela­.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun