Herriko lanetan aritzeko bi langile kontratatu ditu Udalak, bi dirulaguntza deialdi aprobetxatuz. Alde batetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzura langabetuak kontratatzeko dirulaguntza eskaria egin zuen Udalak eta pertsona batentzat lortu da laguntza. Eskaintza publikoa egin ondotik, egoera horretan dagoen herritar bakarra Bordalarreako Simonenbordako Juan Mari Telletxea da. Ekain erdialdera hasi zen lanean eta urria bukatu arte ariko da, dirulaguntzak ematen duen denbora tartean.
Bertzalde, Bortzirietako Gizarte Mankomunitatearen laguntzarekin Udalak bertze langile bat ere kontratatu du: Plunenbordako Teodoro Iparragirre. Hau ere joan den hilabetean hasi zen lanean eta abendura arte ariko da.