Bertze behin, lasto altxatzen fin moldatzen direla erakutsi dute herritarrek. Karlos Seinek Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa irabazi zuen Iruñeko sanferminetan 22 jasoaldi eginez. Bigarren Arkaitz Retegi izan zen 15 altxaldirekin eta hirugarren Eneko Telletxea 14rekin. Euskal Herriko Txapelketan, berriz, hagitz marka ona egiteko bidean joan zen Karlos, baina sokak ihes egin eta 19 jasoalditan gelditu zen. Arkaitz Retegik 14 altxaldi egin zituen eta Eneko Telletxeak 12.