Joan den abenduan egindako truke azokaren bidetik eta bertze kontsumo eredu bat bultzatu nahian, hilabetebeko azken larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara, truke azoka eginen du Gazte Asanbladak plazan. Larunbat honetan, uztailak 28, eginen da lehenbizikoa eta hurrengo hitzordua abuztuaren 25ean izanen da. Zerbait utzi nahi duenak plazara agertu beharko du behar ez dituen gauza horiek uztera.