Guttiago falta da 2013ko Sanferminetarako!

Aitor AROTZENA 2012ko abuztuaren 1a

Aitor Arotzena

Joxe Iturriak eta presoen senideek botatako txupinazoarekin abiatu ziren he­rriko bestak. Tomas Rekondo eta Jose Mari Altzugarai Larrane musikariak ere omendu zituen Udalak. Ttikien danborradaren zuzendaritzan, Pepitto Altzugaraik erreleboa eman zion Joxe Agustin Mitxelenari, 19 urteren ondotik. Bezperan, dantza saio ikusgarria eskaini zuen Tantirumairuk. Ezpatadantzariek Zubigainekoa eta egun handiko bertze dantzak asteburuko jendetzaren artean egin behar izan zituzten. Peñen Eguneko danborradan eta jautsieran, Hautoritura, Añarrak eta Eroxkak peña berriak ere estreinatu ziren. Gainerakoan, ttikienek kartoizko zezenekin egindako entzierroak, Patxi Perezekin egindako euskal dantzen saioa eta hondar eguneko herri bazkaria izan ziren aipagarrienak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun