Pottokak, behorrak, zaldiak, ardiak... Horietatik aunitz ibiliko dira Larun aldean, baina batere ohikoa ez dena llama bat ikustea da. Bada, argazkian ageri den llama hori Larun aldean ibili da duela gutti arte. Lehendik ere inguruan zebilen arren, uztailaren 7an harrapatu zuen Foru Poliziak dardo anestesiko batekin.