Denboraldia bukatuta, Gure Txokoako futbolariek erregulartasun eta golegile onenaren sariak jaso dituzte aurten ere. Erregulartasun saria jaso dutenak hauek dira: Imanol Moreno erregionalean, Feñan Iturria eta Joseba Martinez jubeniletan eta Mikel Esnaola kadeteetan. Golegile nagusiaren saria Andoni Riopedrek lortu du erregionalean, Ruben Pedrosak jubeniletan eta Jokin Pinatxok kadeteetan.