Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernuak antolatuta Berako San Esteban bestetan ere bestabusa ibiliko da abuztuaren 3an eta 4an, ortziralean eta larunbatean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da.
Berara joateko Lesakatik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan abiatuko da autobusa suhiltzaileen aparkalekuan eta Berako Euskaldunako bidegurutzera ordu erdi geroago ailegatuko da.
Arantzako aparkalekutik 21:45 eta 23:30ean abiatuko da, Igantziko Bi-Bideko bidegurutzean 22:00etan eta 23:45ean pasatuko da eta Etxalarko Landaburuan 22:15 eta 00:00etan. Berara 22:30ean eta 00:15ean ailegatuko da.
Itzultzeko ere Berako Euskaldunan hartuko dira autobusak.
Lesakara 03:30, 04:30, 06:00 eta 07:00etan abiatuko da.
Etxalar, Igantzi eta Arantzara: 03:30ean eta 06:30ean hartuko da Euskaldunan eta Etxalar eta Igantzitik pasatuz, Arantzara ailegatuko da.