Lehenbiziko aldiz tonbola antolatu du Larun Haizpe elkarteak. Uztailaren 27ra arte, 60 establezimendu baino gehiagotan tonbolan parte hartzeko boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Eta zozketa larunbatean, hilak 28, eginen da Altzateko plazan, 19:00etatik aitzinera besta giroan, taloak, pintxoak, sagardoa eta musika ere izanen baitira. 70 sari baino gehiago banatuko dira, baina sariak jasotzeko nahitaezkoa izanen da tonbolan egotea, zozketa egin eta saritua agertzen ez bada, berriz eginen baita zozketa. Larun Haizpekoek beratar eta inguruko herrietakoak gonbidatu dituzte.