Energia kontsumoa

TTIPI-TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

 Osasun Zentroko auditoria jaso du berriki Udalak. Energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriz­tagarriak kudeatzeko egin da azterketa eta paretak, sabaia, zoruak, leihoak, zirrikituak eta fakturak begiratu dituzte. 

Egindako ikerketaren arabera, urtean 5.343 euro gastatzen dira eta 17,82 tona CO2 isuri. Gasa bereziki neguan eta ar­gia urte osoan gasta­tzen dela kontuan hartuz, argiaren kontsumoa %61­­ekoa da eta gasare­na %39koa. Paretak ongi isolatuak daudela ikusi da eta galtzen den energiaren %47 leihoetatik joaten omen da eta zorutik %27.

Egoeraren aitzinean, leihoak aldatzea proposatu da eta hori egin bitar­tean zirrikituetan juntak hartzea. Gisa berean, ar­giteriaren kontrata­zioan eskaintzak begiratu eta potentzia gu­ttitu nahi dira eta fluoreszentearen balastroak aldatzea ere proposatu da, baita gela­ batzuetan zenbait lanpara kentzea ere. Ur beroaren gastuari ere irtenbidea eman nahi zaio, gastu energetikoa sor­tu ­arren, ur beroa­ ez baita behar bezala ailegatzen. 
 
Erabilerari dagokionean, entxufe gorriak behar bezala erabiltzea planteatu da eta hutsik dauden geletan argiak itza­l­tzeko kontzientzia sor­tzea, edo baka­rrik itzal­tzeko sistemak paratzea.  
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun