Udalak zortzi langile kontratatu ditu herriko lanetarako

TTIPI-TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

Bi dirulaguntza aprobetxatuz hartu ditu

Udalak kontratatu dituen zortzi langileak lanean ari dira dagoeneko. Bi dirulaguntza deialdi aprobetxatuz kon­­trata­tu ditu, horieta­ko bi oina­rriz­­­ko errenta kobra­tzen dutentzako la­gun­­tza­re­kin eta gainerakoak Nafarroako Enplegu Zerbi­tzuak emandakoarekin. Azken horien artean, lau langile lau hilabetez ariko dira karrike­tako lanak egiten. Di­rul­agun­tza berean, bertze bi langile hartu ditu Udalak he­rriko eta Ibardingo turismo bulegoetarako. Aste San­tuan eta udan ariko dira lanean, hiru hilabetez. 
 
Oinarriz­ko errentako dirulaguntzatik kontratatu diren ber­tze bi langileak orain eskolan egiten ari diren margoketak egin ondotik, mendiko lanak eginen dituzte. Langileetatik zazpi he­rri­tarrak dira eta bat Malerrekakoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun