Berako San Esteban bestetako egitarau ofizialarekin batera Berako Kaxerna Gaztetxeak ere bere ospakizunak prestatu ditu egunotarako.
Honela, abuztuaren 2an, ortzegun goizeko 10:00etan gosaria eginen dute, gero txupinazora joateko. 19:30ean Gaztextebanen igoera eginen dute txoznetan eta Txalaparta eta Aurreskua ere izanen dira. 01:00etan Platano Dantza eginen da txoznetan.
Abuztuaren 3an, ortziralean, goizaldeko 01:00etan Makil dantza herrikoia eginen da.
Abuztuaren 4an, larunbatean, 14:00etan Gaztetxe bazkaria eginen da Kaxerna gaztetxean. Txartelak 10 eurotan Katakun eta Errekalden eskuratzeko abuztuaren 1a izanen da hondar eguna. Bazkalondoan, Sari-txorra banaketa eginen da. 17:00etan Poteo animatua eginen da Rockalean elektrotxarangarekin. 20:00etan “Euskal preso eta iheslariak etxera˝ goiburupean kalejira abiatuko da Mukixu zubitik. 23:30ean Kontzertua txoznetan WILLIS DRUMMOND taldearekin. 01:00 Enzerrioa Altzateko plazatik Ugaldea karrikara eta buelta! 01:30ean DJ Elviskaino.
Abuztuaren 5ean, igande arratsaldeko 16:00etan txikiteo herrikoia eginen da Errekaldetik hasita. 19:30ean Katiuska jaurtiketa eginen da kukañako zubitik.
Abuztuaren 6an, astelehen gauerdian Gaztextebanen jautsiera eginen da eta Gizajoa Ni!