Pirinioak aldean bertze zeharkatuko dituen X-Pyr proba berezia Larunera ailegatuko da igande eguerdian

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 3a

Piriniotako inguru ikusgarrian ibiliko dira 20 abenturazale taldeak. Artxiboko argazkia

20 abenturazale talde Hondarribiatik abiatu eta Port de la Selvara ailegatu nahi dute, parapentea erabiliz

Abuztuaren 5ean, X-PYR proba berezia ailegatuko da Larunera. 20 abenturazale taldek parte hartuko dute parapenteen lasterketa berezi honetan eta Pirinioak zeharkatzen saiatuko dira, Hondarribitik Port de la Selvara; 438 kilometro guzira.

Lasterketak nahitaezko pasabide puntu batzuk (balizak) izanen ditu eta horietako lehena Larunen dago. Egun horretan hasten dira lasterketa Hondarribitik (irteera: 10:00) eta 4-5 orduren buruan aurreikusia dago Larunera ailegatzea.

Beran San Esteban bestetan murgilduak egonen dira eta egitarauan sartu dute proba berezi hau ere. Parte-hartzaileek lasterketa parapentez edo, ezin bada, oinez egin beharko dute soilik. Beraz, hegan eta oinez, Kantauri eta Mediterraneo itsasoak, Euskal Herria eta Katalunia lotuko dituzte bi astez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun