Berako Abesbatzak botako du San Esteban besten txupinazoa abuztuaren 2an

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

Gure Txokoa dantza taldeak bezperako jaialdia eskainiko du ortzegunean. Foto Goiko

Ortzegunetik astelehenera ospatuko dira Berako bestak

Aurten 25. urteurrena ospatu du Berako Abesbatzak eta horregatik, udalak besten lehen suziria pizteko aukera emanen dio abuztuaren 2an, ortzegun eguerdian. Txupinazoa bota baino lehen, abesti bat eskainiko dute Herriko Etxetik eta gero hasiera emanen diote bortz eguneko ospakizunei.

Aurten 25. urteurrena ospatu du Berako Abesbatzak eta horregatik, udalak besten lehen suziria pizteko aukera emanen dio abuztuaren 2an, ortzegun eguerdian. Txupinazoa bota baino lehen, abesti bat eskainiko dute Herriko Etxetik eta gero hasiera emanen diote bortz eguneko ospakizunei.

Aurtengo bestek 50.000 euro inguruko aurrekontua dute, iazkoaren berdintsua, Marisol Taberna alkateak adierazi digunez. Aurtengoan, ez da betizurik izanen Herriko Etxeko plazan. Kultur Batzordeak erabakia hartu zuenean, izan zen horren kontra agertu zen jendea, baina ez dirudi ikamika handirik sortu denik. Erabaki horrekin zerikusirik ez badu ere, Herriko Etxeak hesien araudia betetzeko zenbait aldaketa egin beharko lituzke betizuak plazara ateratzekotan eta aurten, bederen, ez da horren beharrik izanen.

Altxaferoarekin batera, ezkil-jotzea ere izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00etan Ezpelur Gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik. 19:00etan Gaztexteban igoera. Aurreskuak, bertsoak eta txalaparta. 20:00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. 23:00etan Dantzaldia Patxi Perez eta konpainia Altzateko plazan. Ondotik Platano dantza. Egun osoan, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.

 

Abuztuak 3 ortzirala San Esteban Eguna

09:30ean Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute. 10:30ean Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herri­ko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Gero, Amets Arzallus eta Sustrai Colina ber­tsolariek kantatuko dute. 17:00etan Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurres­kua dantzatuko du Herriko Etxeko plazan txistularien laguntzaz. Gero, Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 19:30ean Ai Ene! taldearekin dantzaldia Altzateko plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,…) gaiteroen laguntzarekin. 00:00etan Su artifizialak Matzada futbol zelaitik. Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik. 00:00etan Ai Ene! taldearekin dantzaldia Altzateko plazan. Atsedenaldian makil dantza. Egun osoan Incansables Txaranga ariko da.

 

Abuztuak 4 larunbata

09:00etan Musika Eskolako trikitilariak Dornakun ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 10:30ean Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea. 11:30ean igerilekuan haur eta gazteentzat XXV. Igeriketa Txapelketa, Gure Txokoak antolatua. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:00etan Gaztetxe Bazkaria Kaxerna Gaztetxean (Sarrerak Kataku eta Errekalden 10 eurotan). 16:00etan Txikiteo herrikoia Errekaldetik hasita. 18:00etan Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak ariko dira. Lehen partidan, Aritz Lasa eta Zabaleta, Ezkurdia eta Pascualen kontra eta bigarrenean, Titin III eta Merino II, Gonzalez eta Barriolaren kontra. Sarrera: 25 euro. Salgai Puri-enean eta Zalain jatetxean. 18:00etan Labiaga Ikastolako haurren dantza ikuskizuna Ricardo Baroja eskolako pilotalekuan. Ondotik, haurrentzako ikuskizuna: Irrien lagunak kantan eta dantzan. 20:00etan Elkartasun kalejira Mukixu zubitik Altzateko plazara. Antolatzailea: Berako Herrira!. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00etan Kontzertua Deskode eta Matxura taldeekin Altzateko plazan. Atsedenaldian enzerrioa. Egun osoan Incansables txaranga ariko da.

 

Abuztuak 5 igandea

09:00etan Musika Eskolako trikitilariak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 12:30ean Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran. 13:00etan Kukaña, Illekuetan. 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. Antolatzailea: Labiaga Ikastola. Sarrera: Helduak: 15 euro. Haurrak: 10 euro. Salgai uztailaren 29ra arte Auzoa, Kataku, Xuga eta Botxo Ostatuetan, Puri-enea, Labezar eta Agerrako Telletxea dendan. 17:00etan Haurrentzako jokoak Kiroldegi aitzinean. 17:30ean Kuxkuxtu taldeak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 18:00etan haurrentzako eskalada Herriko Etxeko plazan. 19:30ean Tecalitlan mariatxiak Herriko Etxeko Plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzaten. Ondotik zezensuzkoa aterako da. 00:00etan dantzaldiak.

Egun honetan, X-PYR proba ailegatuko da Larunera. 20 taldek parte hartuko dute parapenteen lasterketa honetan eta Pirinioak zeharkatzen saiatuko dira, Hondarribitik Port de la Selvara; 438 km. Lasterketak nahitaezko pasabide puntu batzuk (balizak) izanen ditu eta horietako lehena Larunen dago. Egun horretan hasten dira lasterketa Hondarribitik (irteera: 10:00) eta 5 orduren buruan aurreikusia dago Larunera ailegatzea. Argibide gehiago: www.x-pyr.com)

 

Abuztuak 6 astelehena

09:00etan Musika Eskolako trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoetan ibiliko dira. 10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak, Gure Txokoa elkarteak antolatua. 12:00etan Erraldoi eta Buru­handiak Altzatetik Herriko Etxera, Incansables txarangak lagunduta. Agurra Erraldoi eta buruhaundiei Herriko Etxeko Plazan. 14:30ean Herri Bazkaria eskolako frontoian (Sarrerak salgai Errekalde eta Xuga Os­tatuetan uztailaren 31 arte. Prezioa: 15 euro. Platera, edalontzia eta mahai tresneria eskuratzeko: 5 euro. Material hori itzultzean berreskuratuko da dirua.) 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 18:30ean Katiuska jaurtiketa kukañan. 19:00etan Bera kantari. Xuga-Errekalde-Lixoia-Auzoa. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan Dantzaldia Laiotz taldearekin Altzateko plazan. 00:00etan Gaztexteban Jau­tsiera (Gizajoa Ni). Egun osoan Incansableas txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun