Uztailaren 29an, igandearekin, Bizikleta Eguna ospatu zen Beran. Goizean, adin guztientzako bizikleta martxa egin zen eta kiroldegitik abiatuta, Matzada, Illekueta, Altzate, Legia, Herriko Etxeko Plaza, Bidasoa karrika, Agerra, Bidasoa eta Eztegaran barna ibili ondotik, kirodegian bukatu zuten ibilbidea.
Martxaren ondotik, haur eta gazteentzako jolasak izan ziren bizikletarekin kiroldegi aitzinean. Eguerdian tailerra egin zen eta oparien zozketa partehartzaileen artean.
Kadete mailako txirrindularitza proba
Bizikletak ez du atsedenik izan asteburu honetan Beran, bezperan, Gure Txokoak antolatutako zortzigarren txirrindularitza proba burutu baitzen. Kadete mailako txirrindulariek 60 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Cafenasa taldeko Gaizka Bustince nagusitu zen, ordubete, 34 minutu eta 54 segunduko denborarekin. Ciclos Lizarte taldeko Benjamin Gomez bigarren izan zen denbora berean. Hirugarren postua Lasaosa taldeko Jaime Castrillorentzat izan zen. 52 segundura sartu zen hamabi txirrindulariko taldetxoaren buru izan zen Castrillo. Denera 40 txirrindulari helmugaratu ziren.