Lehenbiziko aldiz tonbola antolatu du Berako Larun Haizpe elkarteak, udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Uztailaren 1etik 27ra arte, 60 establezimendu baino gehiagotan tonbolan parte hartzeko boletoak banatu zitzaizekien bezeroei. Eta zozketa uztailaren 28an, larunbatarekin egin zen Altzateko plazan eta jendetza bildu zen.
Tonbola besta hau, Sanestebanen atarian besta giroan ospatu zen, taloak, pintxoak, sagardoa eta musika ere izan baitziren. 70 sari baino gehiago banatu ziren, baina sariak jasotzeko nahitaezkoa zen plazan egotea, zozketa egin eta saritua agertzen ez bazen, berriz eginen baitzen zozketa.
Beraz, giro ederrean, erriflea, telebista, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, asteburua Errioxan upategi bat bixitatuz, soldatzeko packa, ordularia, argazki makina digitala, zulagailua, lau zare eder edo elkarteko jatetxe eta ostatuetan afariak, baita opari sorpresak ere banatu ziren.
Berako Larun Haizpe elkarteak, San Esteban besten atarian, bezeroak saritu nahi izan ditu ekimen honekin, herrian erosiz, herri bizia, komertzioan aberatsa eta zerbitzu hurbilekin nahi dutela erakusten baitute, eta ez lotarako herri bat.