UPNren kontrako pintadak txarretsi ditu Berako Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 30a

«Gisa honetako mehatxuak eta akzioak ez diote inori mesederik egiten» dio ohar batean

Joan den astean Beran UPNren kontra agertu zen pintadaren aitzinean prentsa oharra argitara eman du Berako Herriko Etxeak. Izan ere, azken udalbatzarrak onartu zuen bezala, udal honek «inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen guztien aurkako konpromezu argia du, edozein dela ere pertsona edo talde horien jarduera edota ideologia politikoa».

Desberdintasun politikoak eztabaidan geratu behar direla irizten dio Udalak, eta hortaz, UPNren kontrako pintadak txarretsi ditu. Udalaren idatziak dioenez, «gisa honetako mehatxuak eta akzioak ez diote inori mesederik egiten, alde guztietatik begiratuta ondorio txarrak ekartzen ditu, batez ere herritarren arteko bizikidetzaren kalterako dira. Ez dakigu zer motibazio izan dezaken inork horrelakorik egiteko, baina ez dugu inongo aukerarik baztertzen».

Berako udalaren oharrak dio, bukatzeko, «Euskal Herriko egoera politiko berriak jokamolde berriak» behar dituela, eta horrelako gertaerak lekuz kanpo daudela irizten dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun