Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa izanen da uztailaren 30ean Beran

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 30a

Nazioarteko dantzari gazteak ikusteko aukera izan zen iaz ere Beran. Foto Goiko

Astelehen arratsaldeko 20:00etan eskolako frontoian

Behobiako Eraiki dantza taldeak antolatzen duen Bidasoaldeko XV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa eginen da uztailaren 30ean, astelehen arratsaldeko 20:00etatik aitzinera Berako eskolako frontoian.

Berako Udalaren laguntza duen saio honetan Brasilgo Paranajko Tarca taldeak, Eslovakiako Kornicka eta Behobiako Eraiki dantza taldeek hartuko dute parte.

Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun