1.681 txirrindularik eman zuten izena uztailaren 21ean Beran egindako La Miguel Indurain txirrindularitza probaren 21. edizioan, baina horietako 1.500 batek parte hartu zuten. Horietatik 347k egin zuten 186 kilometroko ibilbide luzea eta 1.102k laburrena, 113 kilometrokoa.
Partehartzaileen artean zeuden Miguel Indurain bera, Pruden Indurain anaiarekin eta Marisa Lopez de Goikoetxea emaztearekin batera, baita Rafael Medina Abascal Feriako dukea ere. Eguraldi bikaina izan zuten denek lagun.
Halakoetan garrantzitsuena ez bada ere, ibilbide luzea akitzen bizkorrena Elgorriagako Manuel Ganboa izan zen, 5 ordu, 15 minutu eta 51 segunduko denborarekin. Hamar laguneko sprintean nagusitu zen eta Xabi Aranguren igantziarra, iazko irabazlea, zortzigarren izan zen. Emakumezkoen artean, Patricia Lopez Regaño izan zen bizkorrena.
Ibilbide laburrena ere, gizonezkoei dagokienez, bortz laguneko sprint batean erabaki zen. Iñaki Garmendia Beunza izan zen bizkorrena, 2 ordu, 55 minutu eta 34 segunduko denborarekin. Emakumezjoetan, Olatz Ferran Zubillaga izan zen bizkorrena, 3 ordu, 5 minutu eta 19 segunduko denborarekin.