Ballekasko besta eguna uztailaren 21ean ospatuko dute Arantzan

Nerea ALTZURI 2012ko uztailaren 19a

Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte

Azken bi urteetan bezala, Arantzako Beheko Pisuetako bizilagunek auzoko bestak antolatu dituzte aurten ere. Uztailaren 21ean, Ballekasko bestak izanen dira, eta egitarau polita lotu dute horretarako. Herri sarrerako inguruari besta ukitua emanen zaio eta egun horretan ere, herritarrek giro ederrean pasako dute.

Larunbat goizeko 11:30ean altxaferua botako dute eta ondotik, dantzarien saioa izanen da. Gero, triki brindisa eginen dute. Bertatik mugitu gabe, bazkari herrikoia izanen da. Arratsaldez, haurrentzako jokoak eta Beñat Mitxelena herriko akordeoilariarekin dantzaldia izanen dira. Bazkarirako txartelak herriko ostatuetan salgai daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun