Berako Larun Haizpek tonbola antolatu du uztailaren 28rako

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 18a

Uztailean boletoak banatzen ari dira elkarteko bezeroen artean

Lehenbiziko aldiz tonbola antolatu du Berako Larun Haizpe elkarteak, udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Uztailaren 1etik 27ra arte, 60 establezimendu baino gehiagotan tonbolan parte hartzeko boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Eta zozketa uztailaren 28an, larunbatarekin, eginen da Altzateko plazan, 19:00etatik aitzinera.

Tonbola besta hau, Sanestebanen atarian besta giroan ospatuko da, taloak, pintxoak, sagardoa eta musika ere izanen baitira. 70 sari baino gehiago banatuko dira, baina sariak jasotzeko nahitaezkoa izanen da tonbolan egotea, zozketa egin eta saritua agertzen ez bada, berriz eginen baita zozketa.

Larun Haizpekoek beratar eta inguruko herrietakoak gonbidatu dituzte, sariak ere ez baitira nolanahikoak izanen: erriflea, telebista, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, asteburua Errioxan upategi bat bixitatuz, soldatzeko packa, ordularia, argazki makina digitala, , zulagailua, lau zare eder edo elkarteko jatetxe eta ostatuetan afariak, baita opari sorpresak ere.

Berako Larun Haizpe elkarteak, San Esteban besten atarian, bezeroak saritu nahi ditu, herrian erosiz, herri bizia, komertzioan aberatsa eta zerbitzu hurbilekin nahi dutela erakusten baitute, eta ez lotarako herri bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun