III. Alkaiaga Trail lasterketa eginen da uztailaren 21ean

TTIPI TTAPA 2012ko uzt. 17a, 11:44

Joan den urteko "podiuma". Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldeko 18:00etan abiatuko da proba nagusia eta ordu erdi lehenago neska-mutikoena

Uztailaren 21ean jokatuko da III. Alkaiaga Trail lasterketa, Alkaiagako sasi-ardi artzai batzordeak antolatua. Hirukotez osatutako taldeek erreleboka egin beharreko proba izanen da, eta guttienez neska batek parte hartu beharko du talde bakoitzean. Emakumezkoek 2 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Meakako parajetik iraganda eta gizonezkoek berriz 3 kilometroko lasterketa Baldrun-Sorotik buelta eginez.

Lasterketa larunbat arratsaldeko 18:00etan izanen da helduentzat eta aitzinetik gaztetxoentzako saioa izanen da, 17:30etik aitzinera. Giro herrikoia izaten du lasterketak, nahiz eta antolatzaileek kartelean txantxetan diotenez, «Munduko Mendi Koparako puntuagarria izanen da».

Partehartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du eta lasterketa ondoren merendu-afaria izanen da denentzat, parrillada eta paellaz osatua. Parte hartzen ez dutenek afarira joan daitezke 5 euroren truke, egunean bertan edo Pikabea harategian aldez aurretik txartela hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun