Xabi Telletxea zenaren omenez Igantziko Biltoki elkarteak bigarren aldiz antolatutako BTT jautsiera proba egin zen uztailaren 14an, Euskadiko Openerako puntuagarria. Gaztetasuna nagusi izan zela erraten ahal da, hiru denborarik onenak 23 urtez beheitiko kategoriako txirrindulariek egin baitzuten. 59 txirrindulari lehiatu ziren.
Joan den urtean bezala, Iraitz Etxebarria bizkaitarra nagusitu zen. Bi txandatan denborarik onena egin zuen, 2:43.49 lehenbizikoan eta 2:40.08 bigarrenean eta azken honek eman zuin garaipena. Martxel Oronoz izan zen bigarren (2:46.76) eta Eric Portillo hirugarren (2:47.25). Hiruak sub-23 mailakoak dira, beraz maila horretan ere horrelaxe gelditu zen sailkapena.
Elite mailan, Jose Antonio Diez Arriola izan zen onena (2:48.27), Fernando Olañeta bigarren (2:49.20) eta Gotzon Luzar hirugarren (2:51.47).
Junior kategorian, David Lampre Oliveirajk egin zuen denborarik onena (3:00.39), Lander Urtxegi izan zen bigarren (3:09.58) eta Aitor Cortesek osatu zuen podiuma (3:13.59).
Kadetetan, Daniel Olarra izan zen onena eta sailkapen orokorrean ere onenen artean sartu zen, 2:49.22ko denborarekin. Guillermo Brun izan zen bigarren (3:06.66) eta Xabier Urdanpilleta hirugarren (3:17.21).
Master-30 kategorian, Mikel Iñorbek lortu zuen garaipena (2:50.25), Ivan Blanco (2:55.06) eta Iñaki Esarteren aitzinetik (2:57.00).
Master-40 kategorian, Jose Manuel Prado (3:13.24) nagusitu zitzaion Xabin Beobideri (3:15.24).
Bi emakumek ere parte hartu zuten. Laia Barberok egin zuen denborarik onena (4:09.27) eta Miren Benito izan zen bigarrena (4:22.64).