Eskoziako Poliziak Beñat Atorrasagasti Ordóñez lesakarra atxilotu zuen uztailaren 13an Edinburgon (Eskozia), ETAko kidea delakoan. Guardia Zibilarekin elkarlanean egin du operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 1996-2001 artean ETArentzat garraio lanak egitea leporatzen dio. Uztailaren 16an, astelehenean eramango dute epailearen aitzinera.
Polizia iturrien arabera, 2001etik zegoen ihes eginda Atorrasagasti, Poliziak komando bat desegin zuenean, eta azkenaldian Edinburgon bizi zen, familiarekin, bizimodu arrunta eginez. Espainiako Barne Ministerioak erran du gaur egun ez zela ari ETArentzat lanean, baizik eta "erreserba" gisa zegoela.
Parisko Auzitegiak 2008an bost urteko kartzela zigorra jarri zion, erakunde armatuarentzat faltsifikazio lanak egitea egotzita, bertzeak bertze.
Beñaten atxiloketa salatzeko eta bere askatasuna eskatzeko kontzentrazioak egin dira asteburuan Lesakan eta aste honetan ere iragarriak daude elkarretaratzeak.