Ballekasko besta eguna uztailaren 21ean

Nerea ALTZURI 2012ko uztailaren 12a

Azken bi urteetan bezala, Beheko Pisuetako bizilagunek auzoko bes­tak antolatu dituzte aurten ere. Uztailaren 21ean, Ballekasko bestak izanen dira, eta egitarau polita lotu dute ho­rretarako. Herri sarrerako inguruari besta ukitua emanen zaio eta egun horretan ere, herritarrek giro ederrean­ pasako dute. 11:30ean altxaferua botako dute eta ondotik, dantzarien saioa izanen da. Gero, triki brindisa eginen dute. Berta­tik mugitu gabe, bazkari herrikoia izanen da. Arratsaldez, hau­rrentzako jokoak eta Beñat Mitxelena herriko akordeoilariarekin dantzaldia izanen dira. Bazkarirako txartelak herriko ostatuetan salgai daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun