24 orduko futbito txapelketa antolatu du Gazte Asanbladak hilaren 27 eta 28rako

Nerea ALTZURI 2012ko uztailaren 12a

Uztailaren 22a baino lehen eman behar da izena

Arantza Rocken aldeko txapelketa berezia antolatu du Gaz­te Asanbladak aurten lehenbiziko aldiz: 24 orduko futbito txapelketa. Uztailaren 27an eta 28an izanen da eta izena ematen le­henbizi­koak diren hamabi taldek parte hartuko dute txapelketan.
 
Talde bakoitzak 80 euro ordaindu beharko du izena ematean, baina sariak ere araberakoak izanen dira, potoloak: lehen­biziko talde sailka­tuak 300 euro har­tu­ko­ ditu, bigarrenak 150 euro eta hi­ruga­rrenak 100 euro. Sari bereziak ere izanen dira, golegile nagusiari, atezain onenari­ eta txapelketako jokalari­ onena­ri emanen zaiz­kie­nak.
 
Txapelketa uztailaren 27an, ortzirala, 18:00etan hasiko da eta finala, uztai­laren 28an, larunbata, 18:00etan jokatuko da.  697 318246 telefonora deituta eman behar da izena, uztailaren 22a baino lehen. Animzte!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun