La Miguel Indurain ­martxa uztailaren 21ean ­eginen da

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Berata­rra Txirrindularitza Taldeak antolatu­tako La Miguel Indurain zikloturista ibilaldiaren 21. edizioa uz­tailaren 21ean eginen da Beran eta azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, 113 eta 186 kilometroko bi ibilbide izanen dira aukeran. Luzekoak 08:30­ean abiatuko dira eta laburrekoak 09:00­etan. Iaz bezala, izen-emateak Internetez egin beharko dira­ (www.laindurain.com). Dor­tsalak eta gainerako dokumentazioa, berriz, uztailaren 20an, 15:30­etik 21:00etara eta egun berean, 06:30etik aitzinera bil­tzen ahal izanen dira. Bi ibilbidekoek Belate igoko dute errepide zaharretik eta Belatetik Arraizko Benta­ra jau­tsiko dira eta hor bereziko dira ibilbi­de luze eta labu­rre­koak. 250 laguntzaile ariko dira lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun