Kultura Batzordea

Joxean ORTEGA/TTIPI-TTA 2012ko uztailaren 12a

Aurtengo Sanmigelak prestatzen hasia da Kultura Batzordea. Dagoeneko bilera batzuk egin ditu eta programaren lehen zirriborroa egina da. Uztai­la­­ren 17an, asteartea, 19:30ean He­rriko Etxean­ eginen den bile­ra irekian zehaztasun guztiak azalduko dira eta behin betiko programa bertaratukoen artean diseinatuko da. 
Aurten gainera, beti­zuen kontua solastu beharra dago, Nafarroako Gobernuak ateratako lege berriaren arabera, ekin­tza honetarako dagoen itxitura aldatu be­har­­ko litzatekeelako eta diru dezente denez, zalan­tzakoa da aurten betizuak izatea. Dena den, honen ingu­ruko erabakia ai­pa­tutako bilera irekian erabakiko denez, jendea animatzeko deia egin du Kultura Ba­tzordeak, «horrela guz­tion iritzia kontutan hartu ahal izateko. Edozein ideia dela ere, ongieto­rria izanen da eta ekin­tza be­rriren bat burura­tuz gero, zalantzarik ez izan eta bilerara agertu!».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun