Larun inguruan llama bat harrapatu zuen Foruzaingoak Sanfermin egunean

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Foruzaingoak Larunen harrapatutako llama, Ilundaingo berreskuratze zentruan. Foruzaingoa

Foruzaingoaren Animalien Kontrolerako Taldeak (E.C.A.) Larun inguruan zebilen llama bat harrapatu zuen uztailaren 7an. Oraindik ez dakite nondik agertu den animalia bitxi hau Larunen, baina bere jatorria ikertzen ari dira, identifikazio mikrotxipari esker.

Uztailaren 7ko 18:00 aldera Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentuko oihanzainek abisua eman zuten eta foruzainak azaldu ziren Larun ingurura. Duela denbora bat agertu omen zen animalia Beran, baina sanfermin eguna bitarte ezin izan zuten lokalizatu. Llama bizirik harrapatzeko, anestesiarako materialez hornituak joan ziren foruzainak. Arangurengo Ilundainen egoitza duen Animalien Berreskuratze zentruko kideak ere joan ziren eta 21:00etan, Larun kaxko inguruan animalia harrapatu ondotik, zentru horretara eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun