Tolosako Anza Memoriala irabazi du Beñat Txoperenak

Joxean ORTEGA 2012ko uztailaren 12a

Utzitako argazkia

Afizionatuen mailako lehenbiziko garaipen haundia lortu zuen Beñat Txoperena txirrindulariak ekainaren 24an Tolosako Jose Manuel Anza Memorialean. Euskadi­ko Txirrindularitza Federazioak 23 urtez beheitiko txirrindularientzat antolatzen duen­ Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izan zen proba eta Txoperena bikain moldatu zen 116 kilometroko lasterketa irabazteko. Gainera, mendiko sailkapena ere irabazi zuen. Hori baino lehen, Espainiako 23 urtez beheitiko txapelketan parte hartu zuen Bejar-en (Salamanca), Nafarroako selek­zioarekin. Ongi ibili zen, 13. izan baitzen errepideko proban eta 21. erlojuaren kontrakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun