Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Biltoki Elkarteak. Larunbat honetan, uztailak 14, eginen da eta aurtengoa bigarren aldia izanen da. Aipatzekoa da Nafarroako Txapelketa izanen dela eta gisa berean, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen dela.
Goizean entrenamenduak eginen dira, 09:00etatik 13:00etara. Eta lehen txanda edo manga 15:00etan hasiko da.