Etxeen Gida aurkeztu du Euskara Batzordeak

Aitor AROTZENA 2012ko uztailaren 12a

Aitor Arotzena

Gure etxeak euskaraz, euskara gure etxea Lesakako Etxeen gida euskara erabil­tzeko akuilu gisara aurkeztu zuen Euskara Batzordeak San Juan bezperako Euskaraz Bai egunean. Goizeko dianen ondotik, Euskaraz Bizikletan ibilaldian, Tellegik duela 50 urte arte teilak eta adreiluak nola egiten zituzten ikasi zuten, Biurgaraiko kixulabea eta ardi-ixtegia ikusi eta Baxilio Etxebesteren erakusketa harrigarria bixitatu zituzten. Arratsaldean, Garaikomendiko bideko eta Bittiriako Plazako etxeei izenak jarri zitzaizkien eta Abesbatzaren eta akordeolariaren emanaldiaren ondotik, sua piztu zuen Xabier Ariztegik. Berrikuntza gisara, plaza inguruan paratutako mahaietan hainbat lagunek afaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun